miércoles, 9 de noviembre de 2011

WEB 2.0 - EDUTECA

-Zer da Web 2.0?

Web 2.0 2004. urtean erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatzea azkar batean oinarritzen direlarik.
Web-a bere bigarren fase batera murgiltzen hasi dela esan dezakegu eta horri deitzen diote web 2.0.

Esan beharra dago diferentzia dagoela Internet eta Web-aren artean,esan ere bi termino hauek ez dira sinonimoak. Internet elkarren artean kableez, fibra optica kableen… bidez konektaturik dauden ordenagailuen sareek osatzen dute.

Web-a, dokumentu eta beste errekurtso batzuek, hiperesteken eta helbideen bitartez osatzen duten multzoa da.

Web 2.0, blog, wiki…batzuen bitartez osatuta dago, non edozein pertsonek informazioa hartu eta jarri dezakeen.

                                              
-Web 2.0-ren zerbitzu eta aplikazioak

Blogak

Hasieran agenda peltsonal honi “web-log” deitzen zitzaion, bertan blogaren autoreek etengabe eguneratzen zuten. Ondoren bi hitzak elkartu eta bakarra “weblog” sortu zuten eta azkenik termino motzago batean gelditu da “Blog”.
Blog batean autoreak bere esperientziak, egunean zehar egin duena, bidaia bateko gertakizunak…idazten ditu.
Bertan idazten hasteko, lehenik eta behin titulua (tag) idatzi behar da, modu honetan menuan atxikituta geratzen da eta hasierako orrian ateratzen ez bada ere, menuaren bitartez testu konkretu horretara iritsi zaitezke.
Trackback edo pingback-en bidez blogaren autoreak, beste blog bateko autoreari jakinarazpenak bidali diezazkioke.
Blogaren autoreak “Blogroll-a” sortu dezake, hau da, beste blog batzuen loturak agertzen diren lista, faboritoen lista baten modukoa.

Wikiak

Wikia (hawaiieratik, wiki wiki: azkar) webgune mota da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzea baimentzen den. Horrek wikiak elkar-idazkera bultzatzeko modu egokienak dira.
Adibide moduan; demagun talde batek kanpaldi bat egin nahi duela eta prestatzeko bakoitzak bere ordenagailutik kanpaldia egitera joango diren guztiei mezu bat bidaltzen die, ondoren beste batek berdina egiten du eta horrela denek, azkenean mezu pila bat sortzen dira eta koordinaziorik gabe. Egokiena “wiki” bat sortzea da, hau da, leku bat non pertsona bakoitzak bere ordenagailutik orrialde berdinera sartu dezakeen eta nahi duena idatzi eta borratu, adibidez, Mirenek kanpaldira eraman behar diren gauzen lista bat egiten du eta orrialdean gorde, ondoren Mikel sartzen da “wiki-ra” eta Mirenek idatzi duen lista orretan pospoloak eraman behar direla idaztea ahaztu zaio, beraz mikelek editatzeko tekla klikatu eta bertan pospoloak eraman behar direla idazten du, modu horretan kanpaldira joango diren guztiek gin dezakete eta koordinatuta eta txukun dagoen modu batean antolatu dezakete txangoa.

Etiketatzea eta “social Bookmarking”

Bookmarking-a interneteko loturak edota intranet bateko informazioa gorde, antolatu eta elkarbanatzeko forma bat da.
Honek zer esan nahi du? Ba interneten zerbait bilatzen bagaude edota soilik nabigatzen gaudenean gustoko orrialderen bat aurkitzen dugunean, betidanik erabilitako favoritos atala erabili beharrean, CiteULike, Delicious eta horrelako orrialde batetan gordetzea, zutaz aparte beste pertsona batzuek zure gustu eta interesen gaineko informazioa eduki dezaten. Lotura orrokorrez gain, liburu, musika, mapa, etabarretan espezializatutako zerbitzuak ere existitzen dira.

Adibidez, gaztelaniazko bookmarking sare ezberdinak daude, hala nola:
• Favoritos gehitzaileak: memorizame.com, mis elegidos.com.
• Berrien gehitzaileak: Menéame, Zumbame.net.
• Sare sozialak. facebook, tuenti.
• Software librean bere markatzaile sistema propioa izan nahi dutenentzat: de.lirio.us, connotea.

Folksonomy

Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Pertsona batek informazio konkretu bati izen bat jartzen dio eta bertan izen berbera erabiltzen duten beste pertsonekin tartekatu dezake informazioa hala dituzten interes berdinak konpartitu.

Multimedia Sharing

Web-etan arrakasta handia izan duten programak gehienbat multimediarenak izan dira, bideoak, argazkiak… gordetzeko programak.
Programa hauetan esaterako argazkiak igo daitezke, eurei titulu bat jarri eta gorde, iragan batean argazkia bilatzeko tituluaren izena besterik ez da jarri behar eta bertan agertzen da. Argazkiak pertsona gutxi batzuk edo publikoak izan daitezken aukera dezakezu.

Multimedia konpartitzeko erabili daitezken programa batzuk:
• SlideShare (presentaciones)
• Google Docs (documentos, hoja de cálculo, presentaciones)
• YouTube (videos)
• Flickr (fotografías)
• OurPictures (fotografías)
• SnapFish (fotografías)
• Fotki (fotografías)
• Odeo (podcasts)

Audioblogging eta Podcasting

Orain dela gutxi arte, telebistan zerbait ikusi edo entzun nahi bagenuen ordu jakin bat genuen eta sateliteen beharra. Podcasting programekin ez da beharrezkoa hori.
Pertsona batek bere programa bat sortu dezake, esaterako hezkuntzaren inguruko gaiei buruzkoa eta gai horien interesa duten pertsonek programa entzun dezakete, euren MP3-etatik, Mobiletatik…nahi duten orduan eta lekuan.
Programa interesatzen bazaio eta gustukoa badu, bertan etiketatu daiteke eta hurrengo programa sortzen direnean hezkuntzaren buruzkoak bakarrik deskargatzen zaizkio eta nahi izanez gero entzun ditzake.

RSS eta Sindicación

Orain arte interneten agertzen ziren gauza baerriak ikusteko, faborito moduan genuen helbidetara sartu eta ea zerbait berria zegoen begiratu behar genuen, horrela faborito guztietara sartu eta ikusi behar genuen.
Orain modu berri eta hobeago bat dago, notizi guztiak zurera joateko modu bat, horretarako “etxe” bat izan behar da, non ara joango diren interneten agertzen diren gauza berri guztiak. Hori lortzeko garrantzitsuena “lektor” batean izenpetzea da eta ondoren gure faborito diren helbideetan izenpetu, modu honetan informazio berria zure “etxe” berrira bidal dezaten.

Web 1.0 vs Web 2.0

Web 2.0 kontzeptua O'Really eta Medialive-en arteko batzar batean agertu zen. Honela web 2.0a web 1.0ari gailendu zitzaion eta internetetik nabigatzeko era aldatu zuen.

Web1.0a web estatikoa zen, inoiz berritzen eta aldatzen ez zena. Web 2.0a, aldiz, web kolaboratiboa da, hau da, erabiltzaileek aldaketak egin eta datu berriak sar ditzakete. Gainera, azkenengo hau, azkarragoa da eta baliabide gehiago ditu erabiltzaileentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario