miércoles, 9 de noviembre de 2011

Zer tresna teknologikoek laguntzen digute lankidetza moduan ikasteko?


Talde-lanean aritzeko hainbat tresna teknologikoek asko laguntzen digute. Gaur egungo gizartean tresna hauetaz inguratuak gaude, beraz, hauek ematen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu.Gizarteak, arlo honetan, aurrerapen eta eboluzio nabariak izan ditu eta eskaintzen dizkigun aukeretaz baliatuko gara.

Konturatu gabe, tresna hauek eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu, gizarte arloan, lanean, ikasteko, aisialdian, informatzeko...

Talde-lanari dagokionez, tresna hauek, lagungarriak izaten dira. Hiru arlo nagusi aipa ditzakegu, non tresna hauek baliagarriak izango baitziren talde lankidetzan:

  •  Informazio bilketa: Talde-lana gauzatzeko orduan informazioa bilatu behar dugu. Lehen entziklopedia edo liburuetan bilatzen genuen informazioa, gaur egun, interneten aurki dezakegu. Internetek aukera zabalagoak eskaintzen ditu, orrialde ezberdinak, era askotako informazioa bilatzeko era azkarragoa, erosoagoa eta aukera gehiago eskaintzen dituen baliabidea da.

  • Taldekideen arteko komunikazioa: Esan bezala, tresna teknologikoek arlo honetan asko lagundu gaitzakete. Informazioa trukatu, hobetu, zuzendu... egiteko aukera ematen baitu. Hau, hainbat programa edota plataformen bitartez egin daiteke, foroak, wikiak, sare sozialak, bloggak...izango ditugu gure esku komunikazioa ona izan dadin.

  • Informazioa konpartitu: Informazioa bilatu eta gero, hau konpartitzeko aukera izango dugu. Taldekoedonork informazio baliagarria edo interesgarria aurkituz gero, gainontzekoei helarazteko aukera izango du tresna teknologikoei esker. Nahiz eta fisikoki urrun egon, badaude informazioa konpartitzeko baliagarriak diren tresnak, hala nola, e-maila, foroak, plataforma birtualak, mugikorrak, e.a.

Beraz, talde lana burutzeko beharrezkoak dira internet-ek eta sarean dauden hainbat programen eta baliabideen laguntza ezagutzea eta konpartitzea.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario