domingo, 15 de enero de 2012

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAREN ONDORIOAK

Elkarlanaren garrantzia: HOD

Egun, jakin badakigu, eskola gizartearen isla dela, edo, horrela izan beharko lukeela betiere. Ezin ahaztu beraz, gizarteak jasaten duen informazio masa era digitalean. Beraz, hezkuntza sistemak derrigor egokitu beharko du bere curriculuma gizartearen eskakizunei erantzun egokia eta gaurkotua emateko.
 
Lanari dagokin lana aztertu ondoren, zenbait ondorioetara ailegatzea da:

Alde batetik, alde humanoari dagokionez, talde lanaren garrantzia eta taldekide guztien garrantzia arreta jarri nahiko genuke. Elkartzeak suposatu duen ahalegina merezi izan du eta. Bestetik, ohartu gara lan bat elkarrekin ateratzeko zeinen garrantzizkoa den errespetuzko jarrera garatzea eta hartzea, ezinbestekoa baita taldea lanerako. Ikaskuntza hau beraz, oso baliagarria izan zaigu egunen batean harrekin praktikan jartzeko.



Bestalde, eta talde lanari dagokionez, ez da arrosa kolorekoa eta laua izan, baina gorabehera modu pedagogikoan gainditzen jakin izan dugu eta honek taldearen kohesioa ekarri du.



Gelan eta eskolan ikasitakoari dagokionez, aberasgarria izan da oso, besteren lanak ikustea, hala nola, gureak erakustea eta denok lortu genuela helburua konturatzea.



Baina, zerbait argi geratu bazaigu, aldez aurretik egin beharreko planifikazioa zehatza izan da. Izan ere, edozein gaien aurrean gaudela ere, Hezteko Objektu Digitala kasu honetan, ezinbestekoa izango baita aurretik egin behar den lana eta berariazkoa planifikazioa egitea; gainera, testuingururi erreparatzea beharrezkoa da gelan aurkeztu aurretik. Beraz, lanketa guztiak gelara eraman aurretik didaktizatzeko lana egin beharko da.

HEZTEKO OBJETU DIGITALAREN GIDA DIDAKTIKOA

viernes, 13 de enero de 2012

Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

SpicyNodes: MAPA KONTZEPTUALA

IKT-EN AURREAN: AUTONOMIA

Beharrezkoa da gizabanakoen autonomia bultzatzea:
 
Azken urte hauetan geldiezina den globalizazioaren aurrean, informazioa eta komunikaziorako teknologien hazkundeak,  irakasleriaren ikusmira piztu du; eta hauek eskaintzen dituen baliabideen aukeraz baliatzea beharrezkotzat jotzen dute. Hots, gaur egungo erronka bilakatu baita teknologiak modu pedagogikoan hezkuntzan txertatzea. Izan ere, irakasleentzat beharrezkoa da teknologiak eskaintzan dituen baliabideen potentziala eta aberastasun guztiaz baliatzea hezkuntzan sortzen ari diren erronka beharrei aurre egiteko, eta horrenbestez, bere autonomia propioa lortzea beharrezkoa izango da.
Testuinguru honetan, hezkuntzaren adituak eta bereziki teknologiako espezialistak, izugarrizko interesa dute errekurtso berriak nola aplikatu eskolan irakaskuntza-ikaskuntza aberasteko. Hauen iritziz, ikas-prozesua aberastea izan behar du gaur egungo helburua; eta honekin batera, ikasleren autonomia lortzea bideratuko da hain beharrezkoa den prestakuntza. Horretarako bestalde, behar diren baliabide guztiak erabiltzea beharrezkoa izango da.
Beraz, ikaslearen autonomia eta honen ikasketa prozesua bideratzeko ikaslea nor den, zertarako prestatu behar duen, eta testuinguru egokia sortzeko zer egin behar duen jakitea, izango da irakasleak landu beharko duen esparrua irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ahalbideratzeko helburu zehatz horren aurrean: hau da,  ikasle autonomoak prestatzea hain zuzen ere.


                                         
 Web 2.0: etiketa bat baino zerbait gehiago.

Ezin badugu sortu, dagoena zure erara erabiltzea da gakoa.

Askotan berritzailea izateko ez da zerbait berria sortu beharrik, dagoena zure modura eta zure beharretara egokitzea eta birmoldatzea izango da irakasleak egin behar duena ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aberasteko. Izan ere, hezkuntzaren helburuetako bat ikasle autonomoak sortzea da, eta hori lortzeko, irakasleak eskura dituen baliabide guztiak erabili beharko ditu lana aberasteko. Modu berean, garrantzi handia du irakaslearen beraren autonomia ere beharrezkoa da eta, lana aurrera eraman ahal izateko.
Autonomia lortzeko bestalde, zenbait baliabide daude eskura eta hauek erabiltzea eta egokitzea dagokion gaiari, irakaslearen lana izango da. Une honetan, Eskola 2.0 da Hezkuntza sistemak duen tresna baliagarriena eta fidagarriena irakasleak nahi duen erara eta hautatzen duen unean erabiltzeko eta birmoldatzeko bere beharretara.

Zer inplikazio dakar Web 2.0?

Eskola Web 2.0 informazio eta komunikaziorako teknologia berria da. Honen berezitasun adierazgarrienak: erabiltzaileen artean komunikazioa ahalbiderazten duela da; edukiak partekatzen aukera ematen du; Web. orria lekuz aldatzeko aukera ere ematen du, e.a.
Orain, Web 2.0 fenomenoa sendotzen ari da eta aplikazio desberdinen interaktzioan oinarritzen da, informazioa eroso erabiltzeko, erabiltzaileak diseinatutakoa eta egindako lanak partekatzeko sortu da.
Web2.0-k besteak beste: Web zerbitzuak, Web aplikazioak, sare sozialak, bideoak gordetzeko zerbitzuak, Wikiak, blogak, mashups, folsonomiak, e.a,
Web 2.0-k informazioaren eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna ditu ardatz; erabiltzaileek beraien arteko informazioa kontrola dezakete; bakoitzaren nabigatzaileaz  baliatuko aukera ematen du; links-ak eskaintzen ditu.

Zer ezaugarri ditu?
Bilatzaileak, konexioak, autoriak (edukiak sortzeko eta partekatzeko), etiketak(edukiak sailkatzeko kategoriaz); extentsioak (plataforma, aplikazioak, dokumentuen zerbitzariak),  seinaleak( RSS s. teknologia).
Hasierako mesfidantzari aurre eginez eta aurrean zituen erronkei aurre eginez, orain, Web.2.0 tresna baliagarria da irakasle eta ikasleentzat.
Gillermo Luztky-k hauxe dio Web 2.0 proiektuaz: hezkuntzaren mugimendua birplanteatzeko aukera ikusten du, edukiak eta eskolako ereduak paper tradizionala transmititzeko  eta erabiltzailearen papera eraldatzeko bideak sortuz. Eskola 2.0 edozein tokitik erabiltzeko aukeraz gain, erabiltzen dituen teknologiak eta ikasketa prozesu ezberdinak sortzeko ahalbideratzen duelako nabartzen ari da. Izan ere, ordenagailua piztu eta sarera konektatzea besterik ez da  behar da Web 2.0 erabiltzeko.
Hezkuntza sistemak eta Web 2.0 sendotzeko eta hedatzeko hauxe behar du: hezkuntza-politika egokiak eta hezitzaile eta familiak gertatzen ari diren aldaketak ulertzeko gai direla ohartzea.

kudeatzeko modeloak:
Hiru modelo bereiz daitezke:
  • Burokratikoa: Baloreak: efizientzia, kontrola eta erregulartasuna; kudeaketa, espezializazioa; ikuspuntua: hierarkia definitua, ikasle bat , gai bat, curriculum-a diziplinaz banatua; programazio uniformeak.
  • Sistema soziala.
  • Komunikatiboa.

Edukien kudeaketa ikaskuntzaren gizartean.

Ikastetxeak ez dute gordeta eta eskuragarri kudeaketa sistema  organizatu bat, eta zaila da azken urte hauetan gertatu direnak memorian gordetzea nahi duenean eskuratzeko.
Hauek berriz, testuinguru berezi batean kokatu beharko lirateke eta urteetan zehar eman duen ibilbidea, orientazioa, kudeaketa, eta hauek ikasteko gaitasuna izan dadin lagunduko dion gidoia.
Ikastetxeak kudeatzeko memoria instituzio batetik sortzen den zerbait baita: dokumentuak, egin beharreko bideak, kudeatzeko estiloa, errekurtso didaktikoak, parte hartzen duten pertsona guztien bizipenak kontatzeak ematen duen jakintza, horiek entzutean jasotzen dena, e.a.
Egun, Ikastetxe guztiak beraz, konekta daitezke sare bidez eta honela, parte hartu dezakete produzitzen diren aktibitateetan eta ezagutza profesionala eta honen hedakuntzan.
Hezkuntza sistemak Web 2.0 txertatzea eta bereziki irakasle eta ikasleentzat erraz erabiltzeko material didaktikoa eskuragarri dagoen leku bat sortzea izan da helburua. Hau dena, gutxietsi gabe, badu beste helburu garrantzitsu bat: ikastetxe guztiak sarera konektatzea eta internet bidez irakasleen formazioa erraztea. Izan ere, datu baseak sortu eta konpartitzeko; hezkuntza praktikak sustatzeko; foro bidez debateak eta komunikazioa bultzatzeko; eztabaidak eta foro birtualak bultzatzeko beharra ikusten baita.


Garatu beharreko konpetentziak:
Giza errekurtsoak: beharrezkoak dira hezkuntza sistemak behar dituen aldaketei aurre egiteko:  zuzendari taldea, IKTen koordinatzailea, informatiko teknikoak, e.a. beharrezkoak dira ikastetxe bat bere hezkuntza proiektu berritzailea aurrera eramateko.

  • Ikasketa modu berriak diseinatu eta curriculumean txertatzeko lanketa egin, ikastetxearen testuinguruari erreparatuz eta egokituz.
  • Aplikazio informatikoak ezagutzaren kudeaketarako erabiltzen ikasi eta jakin.
  • Modelo berriak  curriculumean integratzeari garrantzia eman, malgutasunez eta partehartzea bultzatuz.
  • Gelako didaktikako kudeaketa planifikatu ikaskuntza-irakaskuntza egokia eta baliabideen erabilera sustatu.
  • Kudeaketarako irakaslea eta koordinatzailea gaitu eta hezkuntza komunitatean erabiltzeko erraztasunak eman.
  • Informatikako programen ezaugarriak ezagutu eta oinarrizko erabiltzaileak erabiltzen ikasi.






Bibliografia: Notas para una discusión educativa/Juana M. Sancho Gil/Universidad de Barcelona/Gandía (Valencia), 9-10 de septiembre de 2010