domingo, 27 de noviembre de 2011

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

 
Eduki bat erakargarria izateko, hasteko, hartzailearen ezaugarriak kontutan izan beharko ditugu. Hartzailearen ezaugarriak izango baitira eduki baten erakargarritasunaren oinarria.

 

Edukia interesgarria izan beharko du, motibatzailea, zentzuzkoa, modan dagoena, hartzaileareen gustokoa, eguneratua... Eduki bat ez da inolaz ere erakagarria izango zentzurik ez badu, aspergarria bada, aspaldian erabiltzen ziren metodoekin Egina badago...


Gu, irakasleok, zer egin dezakegu gure ikasleentzako erakargarria izan dadin? Adina eta maila kontuan izanda, haientzat aproposa den zerbait egin beharko dugu.
Gaur egun oraindik, azalpenak ematea beharrezkoa da, baina azalpen hauek modu eroso eta motibatu batean ematea ez da erreza izaten, baina hori lortzen saiatu behar dugu, nola? Ikaslearen parte hartzea sustatuz, irakaslearen doinua zainduz, talde lanak sustatuz, giro ona sustatuz, zentzuzko lanak eskatuz, lan hauek duten balioa ulertaraziz, praktikotasuna landuz, kanpoko baliabideetaz aprobetxatuz ... horrela, modu erakargarriago batez lan egin eta ikasiko dute.
Oso garrantzitsua izango da adina kontutan izatea, adinaren arabera eduki desberdinak izango dira, 5 urte dituzten umeen gelan adibidez abesti, marrazkien bidez,... motibatu ditzazkegu haurrak, baina 10 urte dituzten haurren gela batean, aldiz, lanketa beste modu batera izango da, hauek beste ekintza batzuek izango baitituzte gustuko, hala nola, irteerak, pelikulak, ordenagailuak... etab.

 

Gaur egungo gizartean egon diren aldaketak kontutan izan behar ditugu, esate baterako ordenagailua, DVD-a, arbela digitala, internet-a, plataforma birtualak, bideo-jokuak, argazki kamerak, kolore ezberinetako margo mota berriak...

Aurreko lanetan aipatu izan dugun bezala, gaur egungo haurrak "internet" garaian jaioak dira, tresna tekonologikoez inguratuta daude, eta eguneko mementu asko egoten dira tresna hauen aurrean, hortaz, hauek kontrolatzen dutelaz baliatu behar gara, hauekin lan eginez. Nola? Aurretik aipatutakoen eskeintzen dituzten baliabideez aprobetxatuz, adibidez informazioa bilatu eta konpartituz, bideo interesgarriak ikusi eta zabalduz, foroetan parte hartuz, lanak egiteko formatu eta idea berriak eraikiz...

Laburbilduz, eduki bat erakargarria izateko interesgarria, motibatzailea, gustokoa eta praktikoa... izan behar du, guk hori lortzeko gaur egun eskura ditugun baliabideez jabetu beharko dugu, ikaslearentzako egokiena dena eskeiniz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario