domingo, 27 de noviembre de 2011

NOLA AURKEZTEN DUGU EDUKI BAT MODU ERAKARGARRI BATEAN ?

Gaur egun teknologia berriak gizarte osora zabaldu dira, baita hezkuntzara ere. Izan ere, ikasleek euren egunerokoan teknologiaz inguratuta bizi dira eta hezkuntzan ere beharrezkoa da hauen erabilpena sustatzea eta egokitzea irakasgaiak aberasteko.
Bestalde, irakasleek bideoak klasean lantzeko formazioa beharko dute, nola egokitu gelara, zein eduki landu, zein programa erabili, e.a. ikasi beharko dute. Teknologiak etengabe berritzen ari dira eta irakasleek aldaketa horien jakinaren gainean egon behar dute, esaterako bideo egokiak egiteko eta aukeratzerakoan, eta,  punta-puntako baliabideen jakitun izan beharko dira. Hortaz, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa izango da.

Honela, hezkuntzan bideoak aukera handiak ematen dituzte edukiak lantzeko eta balio pedagogikoa izan dezakete. Horretarako, behar-beharrezkoa da bideoaren erabilpena planifikatzea eta aldez aurretik egin behar diren galderak eta lanketaren helburuak zehaztea. Izan ere, ikus-entzunezko baliabideek eskaintzen dituzten aukerak anitzak dira eta  guztiak aprobetxatzeko aldez aurretik prestatzea eta antolatzea beharrezkoa da.

Beraz, irakasleek eduki bat modu erakargarri batean aurkezteko pauso garrantzitsuak daude: eskuragarri dauden teknologien berri izatea; zer nolako teknologia erabili behar duen aukeratu  eta modu egokian  erabili; zein eduki landu behar diren jakin; erabiliko den programaren funtzionamendua aldez aurretik ikasi; irudiek erakargarriak izatea, koloretsuak, argiak, sinpleak; eta azkenik, musika txertatzea.
Azken finean garrantzitsuena zera da, bideoaren emanaldia umeentzako erakargarria izatea, eta aldi berean ikus-entzunezkoak azaldu nahi digutena edukiaren helburuetara bideratzea. Beraz, transmititu nahi diren  ideia nagusiak argi  eta garbi azaldu beharko zaizkie ikaslee.

No hay comentarios:

Publicar un comentario