lunes, 28 de noviembre de 2011

BIDEO HEZIGARRIAK VERSUS BIDEO DIDAKTIKOA.

Gaur egun zaila izaten da aurkitzea bideokamerarik edo antzeko tresnarik ez duenik. Azken teknologiak denon esku daude eta honek sekulako iraultza teknologikoa ekarri du gure etxeetara.

 Guk, kapitulu honetan, ikaslea bideoaren munduan kokatuko dugu, eta honek irakaskuntzan eta heziketan duen garrantziaz hitz eginen dugu.

 Alde batetik bideo didaktikoa zer diren zehaztuko dugu; eta bestetik berriz, bideo hezigarriak. Hauek, zein funtzio beteko duten heziketan eta nola aplikatu daitezken irakaskuntzan. Bideo didaktiko baten helburua ez da inondik ere telebista ikuste, etxean egiten dugun bezala. Tresna honen erabilerak  izaera   sustatzailea eta sortzailea izan beharko luke, komunikaziora bideratuta. Bideo grabaketa batek didaktizatua izateko, aldez aurretik azalpen argiak beharko ditu, alde batetik jarduerak eta ebaluazioa ezinbestean azaldu beharko du.

            Bideo didaktiko baten ezaugarririk nagusiena produkzio eta diseinu lanean datza. Bestalde, aztertutako eta ebaluatutako lan bat da, non prest egonen baiten irakaskuntza prozesuan erabiltzeko modu sortzailea eta dinamikoan. Mota hauetako bideoak beraz, gida pedagogiko zehatzez gain irakaskuntza maila eta landuko diren edukiak, kontzeptuak eta aurkibidea izan beharko ditu.

            Zein funtzio beteko dute bada, didaktizatutako bideoak? Hauen erabilerak beraz, helburu mugatua izan beharko du eta irakaskuntzara bideratuta egon beharko da.  Hau dela eta; helburu eta funtzio anitza aurkituko ditugu; hala nola: gertaeraren berri eman, oinarrizko informazioa helarazi, gai zehatz bati buruzko sentsibilizazioa, buruz ikasi beharreko edukiak erraztu, prozesu baten ulermena erraztu ikasketa zehatz bat sustatu, ikusitako ereduarengatik ikasi, jarrera jakin batzuk bultzatu, sormena eta adierazpena erraztu, ikerketa lanerako grina asmatu, gai bati buruzko eztabaida bultzatu, besteak beste.

            Hona hemen irakaskuntzan erabiliko dugun bideo batek bete beharko dituen funtzioak.

            1.- Formakuntza funtzioa edota ebaluatzailea ikasle irakasleentzat.
            60Ko hamarkadez geroztik bideoa formaziorako ezinbesteko tresna da. Hainbat teknika eta prozedura daude grabaketa hauek egiteko. Baina edozein teknika erabiltzen dugula ere, beti helburu pedagogiko baten baitan egonen da egina.

            2.- Funtzio informatiboa. Berri emaile funtzioa.
            Hau izanen da seguruenik irakaskuntzan gehien erabiliko den funtzioa. Testuak egitura narratzailea izaten du, eta gure esku egonen da didaktizatze lana.

            3.- Funtzio sustatzailea. 
            Jakin badakigu, zirrara sortzen digun edozer gauzak interesa sorraraziko digula. Honen helburua emozioa erabiltzea litzateke guk nahi dugun ikasgaiaren aurrean jarrera positiboa eta jakin-mina sortzeko.

            4.- Funtzio adierazgarria. Sorkuntza, jolasa, artea. Tresna honek aukera handiak emanen dizkigu, sormena lantzeko oso gailu egokia da. Gaur egun dauden baliabide teknologikoek erraztuko dute izugarri bideo muntai baten osaketa. Horretarako programa berariazkoak izanik, software besteak beste.

            5.- Funtzio ikertzailea. Bideoaren teknologia tresna eraginkorra eta oso erabilgarria gerta daiteke gizartean ematen diren zenbait gertaeraren aurrean. Izan ere, zenbait diziplinen azterketetan eta behaketan ezinbesteko tresna gerta dakiguke tresna hau; hala nola: biologian, ekologian, medizinan, teknologian etab. Hauek behar bezala digitalizatuak, base datuak ez eze, datu estatistikoak eta ikerketen analisiak ere gara ditzakete.

            6.- Funtzio komunikatiboa.
            Irakaskuntzaren arloan, bideoak funtzio komunikatiboa izaten du hein handi batean. Irakasleok beraz, erne egon beharko dugu ematen diren aurrerakuntzen aurrean eta gaitasuna izan pedagogikoki ematen diguten aukera guztiak praktikan jartzeko.

            Zein irizpide erabili bideo didaktikoen aukeraketan.

            Orain arte ikusi dugu bideoak irakaskuntzan ematen diguten aukera anitzak. Ondorengo lerroetan honi buruzko zenbait galdera erantzuna ematen saiatuko gara.

1.- Helburuei buruz zenbait galdera:
            Nahiz bideoa telebistatik ateratakoa izan, nola egoera berezi batean sortua egon, zertarako eta zein perfil akademiko lantzeko erabili behar dugun egin beharko dugu galdera.
            Bideoa didaktikoa bada, fitxategi eta orientabide egokia izan beharko du, eta ondoren honek eskaintzen dituen baliabide guztiak aprobetxatu ahal izateko aukerak aztertu.
           
2.- Edukien inguruan zenbait galdera:
             Ikus-entzunezko lengoaia ikasleen aldetik ulerterraza baldin bada ere, zehatz mehats aztertzen badugu bideo bat, konturatuko gara, eduki, kontzeptu eta iritzi asko dituela bere baitan. Sekuentziak oso dira azkarrak, beraz, ez digu astirik ematen dena behar bezala aztertzeko.

3- Metodologiaren erabilerari buruz zenbait galdera:
            Bideoek ez dakarte erantsia nola erabili behar diren klaseetan; guk irakasleok egin beharko dugu planteamendua, eta honek eskatzen duen metodologi egokia aplikatu.

4.- Ebaluazioaren inguruan zenbait galdera:
            Dudarik gabe kalitate handiko bideo batek beti izanen da ona. Baina gure helburua horretaz landa, ikaskuntza prozesuan baliabide izan beharko du; ikas prozesua beste tresna eraginkorra hain zuzen ere.

            Zenbait eginkizun klase praktiko baterako:

            Atal honetan ikusiko dugu nola, eta zein irizpideren baitan erabili dezakegun bideo bat eskolan. Lehenik eta behin, zein helburu izanen duen erabakiko dugu. Hala nola, ikasmaila, arloa, zailtasuna eta abar. Bestalde helburuak zein arlotakoak diren aurkeztuko dugu. Zein kontzeptu transmititu nahi ditugun eta ondorengo hausnarketarako ematen duen aukera izanen dugun kontuan. Eta ahaztu gabe, bideoak irakasleontzat izan beharko duen gida ongi zehaztua egon behar duela.

            Bestalde, edukiari buruz kontzeptuak oso ongi zehaztuak egon behar dute. Kontuan izan beharko da, ikus-entzunezko hizkuntza maila eta planteatzen diren kontzeptuak. Nolako aurkezpena egiten duen erabiltzaile eta edukien artean: galderen bidez egiten duen ala, zalantzatan uzten duen. Aurreikuspenak egiten dituen, analisiak egiten dituen, susmotan oinarritzen den. Hauek eta honelako beste galdera asko hartu beharko dira kontuan.

            Ikusitako eduki hauetaz gain, metodologikoki zein baldintza bete beharko dituen erabaki. Alde batetik bideoaren iraupena  kontuan hartu beharko dugu. Honetaz gaina aurkibide egokia izanen du.  Kontuan hartzeko beste baldintza motibazioarena da. Aukera eman beharko luke ekintzak antolatzeko ikusi dugunaren inguruan besteak beste.

            Ebaluazioaren inguruan berriz, aldez aurretik garbi izan beharko genuke ikasleez espero duguna; eta ematen dugun mezua egokitua egon beharko du eskolak ezarri duen curriculumera.

            Kapitulu honetan beraz, bideoak irakaskuntzan sakon aurkezteko aukera eman digu. Zer den bideo didaktikoa eta irakaskuntzan eta heziketan egoki erabiltzeak lekarkigukeen onuraz mintzatu gara. Bestalde, bideo baten aukeraketan kontuan izan beharreko irizpideak ere aztertu ditugu, ahaztu gabe ikusitakoan lortu nahi dugunak duen garrantzia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario