miércoles, 9 de noviembre de 2011

ZER DA LANKIDETZA IKASKUNTZA ?

Erabateko aldaketen menpe dagoen gizarte honetan, etengabeko konpetentzien lanketa eta gizarte sareen garrantzia ezinbestekoa da. Hortaz, taldean lan egiten jakiteak garrantzitsua da, bai pertsonen estimua lantzeko eta baita etorkizuneko lanetan konpetitiboagoak izateko ere.
Hezkuntzan talde lana bultzatu beharra dago, proiektuak elkarrekin osatzen jakiteko eta bakoitzaren gaitasunei errendimendua ateratzeko.

Talde-lanak egiten ez dakitenen artean hainbat ezaugarri ikus ditzakegu:
  • Ez dute lana planifikatzen.
  • Ez dituzte helburu argiak izaten.
  • Ez dute metodologi jakin bat erabiltzen.
  • Ez dituzte euren gaitasunak egoki erabiltzen.
  • Batzuk bakarrik egiten dute lan.
  • Ez dakizkite aukeratzen lan ongi egiteko beharrezkoak diren tresnak.

Honela, irakasleen lana lankidetza eta ikaskuntza erabiltzea denez, akats hauek irakasleen ardurapean daudela argi dago.

Talde lana bultzatu behar da ikasleek dituzten gaitasunak erabili ditzaten. Lankidetza irakaskuntza hainbat pertsonen artean lanak egitean datza. Honela, taldeko bakoitzak ekarpenak egin behar ditu eta behar diren baliabideak mahai gainean jarri behar dira lana aurrera ateratzeko. Beraz, hezkuntzan garrantzi handia dauka talde lanak, izan ere, ikaste prozesua hobetzen duelako eta elkarlanak bakoitzaren gaitasuna hobetzeko baliabidea delako.

Nola antolatu talde lana?

Orain dela urte batzuk Microsoft-en Messenger zerbitzuak, bilera edo hitzordu fisiko batzuk hitzartzeko aukera ematen zuen, eta taldekideen artean komunikazio egokia izateko bide ematen zuen.

Gaur egun, hainbat tresna erabili ditzakegu taldekideen artean harremana izateko, bilera birtualak izateko, elkarlanean aritzeko,e.a. Guzti honetaz hitz egiteko Web 2.0-ri erreferentzia egin behar diogu.

Web 2.0 terminoa erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko erabiltzen da. Atal honetan sailkatzen dira den webgune soziala da; hau, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak batera azaltzen dira.

Web 2.0-ren barnean dauden zerbitzu eta aplikazioak: lanak partekatzeko orduan, antolatzeko, konpartitzeko...erabiltzen dira.

Hauek dira besteak beste aplikazio ezagunenak:

  • Blogak: Esperientziak, bizipenak, bidaiak, e.a. konpartitzeko aukera ematen du.
  • Wikiak: Kideek artean informazioa antolatzeko, etxetik informazioa kudeatzeko.
  • Etiketatzea eta "social Bookmarking": Interneteko loturak eta intranet: informazioa gordetzeko, antolatzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
  • Folksonomy: Gmail-eko erabiltzaileekin alderatuz, erabiltzaileekin partekatzeko aukera ematen du.
  • Multimedia Sharing: Multimedia; bideoak, argazkiak...gordetzeko programa da.
  • Audioblogging eta Podcasting: Bideoak ikusteko programa da.
  • Rss eta Sindicación: Berriak zuzenean webgune propiora bidaltzen ditu.
Honela, talde lana antolatzeko eta kudeatzeko sareak eskaintzen dituen programa ezberdinen nondik norakoak ezagutzea beharrezkoa izango da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario