domingo, 13 de noviembre de 2011

BIDEOAK ETA HEZKUNTZA

BIDIOAREN DIDAKTIKA HEZKUNTZAN
Gizartea aldatzen joan den heinean, jendartearen eskakizunak hezkuntzara eraldatuz joan dira. Jakin badakigu, irakaskuntzaren zereginetako bat ikasleei irakurtzen eta idazten irakastea duela xede. Hala ere, badakigu, ikasle guztiak ez direla idazleak izanen, baina hauek bizitzarako behar dituzten trebetasunak, hau da, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna lortuko dute. Era berean, euskarri teknologikoak eta bideoaren lengoaia ezagutzeak, ikaslea ez du bideogile edo ekoizle bihurtuko. Baina gaur egun, ikus-entzunezko didaktika hezkuntzan beharrezkoa da ikasleek teknologia eta bideoen lengoaia ezagutzeko eta bizitzerako behar dituzten trebetasunak bereganatzeko.

Edonola ere, eskolan teknologia eta ikus-entzunezkoak helburu eta printzipio pedagogikoen baitan erabili behar dira. Izan ere, ikaslearentzat bideo bat ekoiztea erreza da, baina honek argi eduki behar du, bideoa baliabide bat dela eta ez helburua. Hots, ikus-entzunezkoak eskolan lantzea ikasleek hausnartzeko eta komunikatzeko bidea da.

Bestalde, komunikatzeko gaitasuna eta ikus-entzunezko lengoaia norbanakoak bereganatzen duenean helburu pedagogikoa lortu duela esaten da. Izan ere, badakigu jada, gizatalde anitzen komunikabide ikusienak eta entzunenak telebista eta irratia direla;  eta,  hauen lengoaia ongi ezagutzea garrantzitsua izango da iritzi propioa eta kritiko izateko.

Nola erabili eskolan?

Askotan, bideoak edo ikus-entzunezkoak ez dira didaktikoak izaten, hala ere, izaten dituzte aukera tekniko eta hezigarriak. Eta irakasleak bideo horiek ikusi eta errealitate zehatz batera ekarri behako ditu, landu nahi duen helburura iristeko eta nahi duen etekina ateratzeko.

Klasean erabili aurretik aldiz, bideoa behin eta berriz ikusi beharko du irakasleak agertzen diren edukiak eta lengoaia ezagutzeko. Ondoren, mapa semantiko bat  egitea komeni da, eta gainera, gidoi bat planifikatzea beharrezkoa izango da.  Hots,  prozesuan zehar egin beharreko ariketak prestatu eta zehaztu beharko dira,  zer galdera planteatu behar diren, zein helburu lortu nahi den, e.a. argi edukitzea beharrezkoa da. Horretarako berriz, garrantzitsua izango da unitate didaktikoan bideoak duen helburua eta funtzioak aldez aurretik jakitea. Eta irakasleren lana errazteko aldiz, bideoren zati garrantzitsuak  moztea, identifikatzea eta markatzea lagungarria da lana era egokian bideratzeko.

Bideoa ikusi ondoren, gaiaren garapena eta prestatutako gidoari heltzea beharrezkoa izango da. Hau da:

  • Emaitzak azaldu.
  • Edukien laburpenak egin.
  • Ikasi dena eta ikusitakoaz hitz egin. 
  • Dudak azaldu eta eztabaidatu.
  • Debatea eta eztabaida sortu.
  • Irakasleak helburuak bete diren baieztatu beharko du.
 Bideo bat ekoizteko prozesua?
 
Bideo bat egitea ekoizpen profesional batek bete behar dituen pauso berberak bete beharko ditu:  
 
  • Kontratu fasea. Proiektuaren planifikazioa.
  • Dokumentazioa. Helburuaren araberako informazioa bilatzea eta gordetzea.
  • Giona idaztea eta zehaztea. Zer tipoko gidoia da, iraupena, edukien ordena eta garrantzia, gidoia ostu eta planifikatu.
  • Ekoiztu. Praktikak egin helburua lortu arte.
  • Edizioa. Behar den softwarea erabili beharko da bideoa editatzeko. ( Movie- Maker, ABC-Roll, Mac/OSX eta Windows)

No hay comentarios:

Publicar un comentario