sábado, 12 de noviembre de 2011

“DENON ARTEAN GEHIAGO DAKIGU”

“DENON ARTEAN GEHIAGO DAKIGU”

Izenburuak dioen bezala, denon artean lanak eta lankidetza ezinbesteko garrantzia du. Izan ere, bizitzarako elkarrekin lanean jakiteak eta errespetuzko jarrerak garatzea irakaskuntzaren ardatzetako bat dela iruditzen zaigu.

Geurera etorriz, eta gure ikasgairi dagokionez, nolabaiteko eskema baten aurrean kokatu genuen geure burua. Hala, Web2.0-k ematen dizkigun aukeraz jabetzeko eta honen garrantziaz ohartzeko balio izan digu.

Honela bada, irakaskuntzak zerbitzari hauetaz nahita nahiez baliatu beharko du garatu beharreko irakasgaia lantzeko. Guri dagokigu beraz, hezkuntzan era eraginkorrean erabiltzea.

Bestalde, eta gure ikuspegitik, baliagarria izan da oso, taldean lanean aritzea, honek lankidetzaz gain harremana eta adiskidetasuna bultzatu baitu. Eta ezin ahaztuko dugu bukaerako lanak, aurkezpenak hain zuzen ere, besteekin ideiak eta iritziak partekatzeko eman digun aukera.

Hau dela eta, gure lana erakusteaz gain, besteen lanak ikustea aberasgarria izan da oso. Hala ere, aldez aurretik jakinda denborak mugak jarriko zizkigula, ikusitakoa ez da alferrikako lana izanen inondik ere. Hemendik aurrera nor bere eskutan dauka gehiago sakontzeko aukera. Izan ere, besteek egindako lana eskuragarri daukagu berrerabili ahal izateko. Hauxe da hain zuzen ere, elkarri laguntzeko modu egokia eta eraginkorra.

Hemendik aurrera gure baitan dago ikasitakoa era egokian erabiltzea, eta Web2.0-k ematen dituen aukerak didaktizatu eta gure ikasgaiari lotzea.

Honela, gaitasun guztiak era integratuan landuko ditugu teknologiak ematen diguten aukeraz baliatuz. Azken finean irakaskuntza eta gizartea aldi berean joan behar baldin badute, euskarri informatikoen erabilira ezinbesteko tresna da une honetan hezkuntza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario