martes, 29 de noviembre de 2011

IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN

 Bideo bat egiterakoan, jada badakigu, beti, istorioren nondik norakoak adostu beharko direla aldez aurretik. Izan ere, istorioa modu erakargarrian kontatzeko, garrantzitsua izango da argi edukitzea zer kontatu nahi den, zer adierazi nahi den, edo bestela, zer saldu nahi den bideoa sortzerakoan.

Honela, bideo batek pauso batzuk bete beharko ditu, eta hauek kronologikoki kontatuko dira istorioaren edukiak eta irudiak modu eraginkorrean adierazteko.

Bestalde, istorioak, gidoi originalak, norberaren sormena landuz osatzen direnak; edo, beste testu idatzi batzuetatik birmoldatukoak izango dira.  Azken hauek aldiz, gidoi bat sortzeko egokitu behako dira. Eta gidoia erakargarria izateko berriz,  helburu argia izan beharko du; hau da, askotan ez da erreza idatzi batetik gidoia sortzea, istorioa birsortzea derrigortzen du gidoilaria eta.

Eta gidoi batek bi ildo garatzen ditu: bata literarioa eta bestea berriz, teknikoa bezala ezagutzen dena da.

Zer da gidoia bat? 

Hitz gutxitan esanda, gidoi bat testu idatzi bat da, baina hasiera-hasieratik, irudietan bihurtzeko intentzioarekin. Beraz, gidoi batean irakurritakoa, irudiak ikustea bezain esanguratsua eta adierazgarria izan beharko du irakurlearentzat.

Horretarako, derrigorrez pauso batzuk errespetatu beharko dira: hasierako aktoa edo sekuentzia, bigarrena eta azkenik,  bukaerakoa sekuentzia.

Hasierako aktoak, ikuslea istorioan barrena kokatzea du helburu. Zertaz doan bideoa edo istorioa; nor den protagonista; eta, zein den mezua azaleratu beharko ditu. Bestalde, aurreneko pasarte hanekin, ikuslea liluratzea nahi da; eta, bideoaren aurrean jarraitzea gonbidatzen du. Izan ere, lehenengo irudiak ikusleengan sortutako sentsazioak baldintzatuko du besteen oniritzia. Honela, aurreneko sekuentziaren bukaerak, istorioaren gakoa adierazi beharko du, ikuslearen arreta bereganatuz eta ikusten jarraitzeko gogoa piztuz. Beraz, bideo batean, hasierako atalean ikusten diren irudiak, emozioak, ekintzak edo narrazio erakargarriak azalduko dute gidoiaren  mezua.

Bigarren sekuentzian edo zatian aldiz, ekintzak, gatazka pertsonala edo psikologikoa eta istorioaren oztopoak eta trabak azalduko dira; hau da, zailtasun hauek hain zuzen ere, erakusten dute istorioaren benetako arazoa. 

Hirugarren sekuentzia edo  bukaera:  zati honetan istorioaren bukaera ikusten da. Hala, bertan gertatutakoaren ondorioa azaltzea izango da egin beharreko lana. Gainera, bideoaren bukaera hasierarekin lotuta egon behar du; eta beraz,  istorioaren perspektiba berri batez hornitua azalduko da.

Zer da Movie Meiker?

Bideo bat sortu eta grabatu ondoren, bideoaren muntaketa dator: irudiak txertatu, moztu, musika jarri, letrak, e.a. Horretarako, programa ezberdinez baliatuko gara eta horietako bat Movie Meiker da. Izan ere, programa honek bideo eta soinua formatuak elkartzeko laguntza eskaintzen du, eta horrenbestez,  bideoa osatzeko garaian beharrezkoa dela esan dezakegu. Honela, bideo bat grabatzen denean ez dago prestatuta besteek ikusteko eta argitaratzeko, eta Movie Meikerrek programari esker, bideoak behar dituen hitzak eta musika jartzen lagunduko digu.

Bideoa editatzeko berriz, Jou-tube-ra jo behar dugu: http://www.youtube.com/editor  Klikatu hemen eta igo bideoa klikatu berriro ere.

Google-k dituen hitzarmen berezien artean dago aukera hau. Bertara sartzeko, kontu bat ireki beharko duzu eta ondoren, inongo arazorik gabe bideoa igotzeko aukera irekitzen da. Honela, konta bat sortu orduko nahi den bideoa edo pelikula igo dezakezu. 

Nola igo blogera?

Bai erreza da, bideoa igo ondoren joutube-n sortutako helbidearen linka, atxiki behar da blogean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario