IKTen afera irakaskuntzan txertatzeko hitzetik hortzera dabilen honetan, zenbait galdera egiten hasteko garaia da, eta han eta hemen gabiltza, erantzuna aurkitzeko saiakeran: Zer dira IKTak? Zein da arazoaren erlazioa testuinguru profesionalekin? Lehen Hezkuntzako irakaslea izanda, zer prestakuntza beharko dugu? Hauek eta beste hainbat galdera pilatzen zaizkigu buruan. Hala ere, argi daukagu horietako erantzun bat: IKT-ek tresna dira eta inoiz ez helburua.
Honekin, adierazi nahi genuke irakaslearen lana, honek barnebiltzen dituen eginbehar guztiekin, ezinbestekoa izanen dela IKT-ak eskolan txertatzeko.
Hezkuntzan irakasleen funtzioaz gain, teknologia berriak nola uztartu izanen da garai honetako erronkarik handiena. Izan ere, irakasle asko, bere jakintasuna dela medio, beldur dira IKTak gela barruan erabiltzeko eta irakasgai batekin edo bestekin txertatzeko.
Hala ere badakigu, irakasleen papera beti oso garrantzitsua izango dela eta konfiantza hartu ahala aurrerapausoak ematen hasiko direla esparru honetan ere. Bestetik, badakigu, gu, irakasleok, “Inmigrante Digitalok”, onartu beharra daukagula irakaslearen betebeharra ez dela dena jakitea; eta garrantzitsua izango da ikasleen aurrean gure mugak onartzea, horrelakoak onartzea ondoeza sortzen badigu ere. Honekin, pertsonak garela adieraziko diegu ikasleei.
Gainera, ezin dugu ahaztu irakasleen paper nagusia IKT-en aurrean, ez dela teknologia berriak nola erabiltzen diren irakastea horien aurrean kritiko eta autonomo izaten irakastea baizik. Ikasleak izanen baitira guri irakatsiko digutenak une askotan. Honela bada, ikasle arduratsuak izaten irakatsi beharko zaie, baloreak eta portaera egokiak irakatsi beharko zaizkie, jokabide desegokiak zuzendu beharko zaizkie, besteen intimitatea eta errespetuzko harremanak bultzatu eta horietaz kritiko izaten irakatsi beharko zaie.
Beraz, hainbeste aldatzen ari den gizarte moderno honen aurrean, non IKTak tresna garrantzitsuak eta ikasle berriak “nativo digitalak” diren, irakasleek lan garrantzitsua bete beharko dute. Besteak beste: harreman onak eta komunikatzeko jokabide egokiak helarazi; IKTak ekar ditzaketen kaltea, onura eta arazoaz ohartarazi; baloreak eta errespetuzko harremanak egiten lagundu; informazio pilaketaren aurrean kritiko izaten irakatsi eta besteen eta norberaren intimitatea gordetzea eta errespetatzea eskubide bat dela ikusarazi.
Zeintzuk dira gure gabezi kontzeptualak?
Munduaren aldaketa ekarriko duen tresnen aurrean ote gauden galdetzen diogu geure buruari behin eta berriz. Lehendabiziko ordenagailu pertsonalak joan den mendeko 80ko hamarkadan agertzen hasi ziren. Dena den, gaur egun gure gizarteak duen erronka teknologiko garrantzitsua hezkuntza sisteman nola txertatu izanen da. Hauxe da hezkuntza komunitateak duen ardurarik handiena.
Teknologiaren zailtasuna da kasu honetan arazorik garrantzitsuena. Ia ezinezkoa baita teknologi berriak ikaskuntzan baliabide bihurtzea, non hauek hobetuko duten ikasleen emaitzak ikaskuntza prozesuan. Kontzeptu hau hezkuntza komunitatea osatu duten eragile guztiak barne bildu ditu. Hau da: zuzendaritza, aholkulari pedagogikoak, hezkuntzan adituak eta administrazioa bera. Horretarako, beharrezkoa izanen da hezkuntza komunitate osoaren plangintza egokitua gaur egungo ikasleen beharrak asetzeko.
Lehenik esan, teknologi berriek izaera eraldatzailea dutela alde batetik, orain arteko interesgunea moldatu eta aldatu egiten du, honen eragina nabarmena izanik botere harremanak osatuko garaian.
Bigarrenik, zeinuen izaeraren aldaketa dakar, honek eboluzioaren teorian eragina nabarmena du. IKT-ak zeinu sistema aldatzeaz gain, informazioaren gordetzeko prozesua eta honen kudeaketa garatu du ikaragarri. Honek erakusten du gaur egungo eskola sistemak ez duela ikaslea prestatu gaurko gizarterako.
Hirugarrenik, gizartearen antolaketa aldatzen du, pentsamendua garatu den arloa hain zuzen ere. Gaur egun zenbaitentzat ziberespazioa eta mundu birtuala dira bere bizitza.
Ukaezina beraz, teknologi berrien eragina gaur egungo gizartearen osaketan, nahiz eta jakin eragin hau ez dela onuragarria ororentzat. Horrela bada, jada IKT-ak gure artean dauden honetan eta mundua aldatzen ari diren heinean, kontuan hartu beharrak izanen dira hezkuntza sisteman. Izan ere, mundua dute eskura eta eskolako egiturak bereganatu dezakeen baino askoz azkarrago gertatzen da dena. Egoera hau bereziki zaila gertatu zaio eskolari momentu honetan aurre egiteko kontraesanez betetako eskakizunen aurrean.
Honen aurrean, UNESCO, OCDE, bezalako erakundeak, ezagutzaren gizartean hezita duen garrantziaz ohartarazi nahi gaituzte; pentsaera autonomoa eta kritikoa izan dezaten teknologia berrien aurrean.
Hau guztia lortzeko, ezinbestekoa da, irakasleen formazioa berariazko, autonomia eta irizpide propioa duten profesionalez osatutako taldea, ahaztu gabe, eskolak baliabide teknologikoz ongi hornituak egon beharko liratekeela. Bestalde, beharrezkoa da curriculuma gaurkotzea, gaur egungo ikasleen beharretan oinarritzea.
Halere, zenbait hezitzaile, berrikuntzarako joera dutenek, administrazioaren gatibu sentitu dira teknologi berriak eskolan txertatzeko garaian. Aldaketaren zantzuak ikusten badira ere, lan baldintzak, momentuko legediak eta aurrekontuak ez dute errazten prozesu hau guztia aurrera atera dadin. Azken finean honek guzti honek hutsune pedagogiko garrantzitsuak ditu bere baitan. Orain ere eskola ez ote dabilen gizartearen eskakizunen atzetik galdetu diegu geure buruari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario