lunes, 31 de octubre de 2011

SISTEMA INFORMATIKOAK

 
Zer da informatika?

Informatika hitzaren jatorria  informazioa eta automatika hitzen loturan bilatu behar da. Informazioa irudikatzeko berriz bi modu daude: analogikoa eta digitala. Hau da, seinale analogikoa, informazioa era analogikoan irudikatzeko egoera biren arteko tarteko egoera jarraitu guztiak irudikatu behar dira. Seinale digitala aldiz, informazioa era digitalean irudikatuz gero, 0 eta 1 besterik ez dute ulertzen. Ordenagailu digitalen osagai elektrikoen etengailu gisa lan egiten dute, zero eta bat irudikatuz. Beraz, hasieran ordenagailuak kalkulu matematikoak egiteko sortu baziren ere, orain konputagailu/ordenagailu (konputatu = kalkulatu) izenez ezagutzen dira.

Bilakaera historikoa

Hasiera batean, ordenagailua kalkulu matematikoak egiteko sortu zen. Ideia honen aitzindariak egiptoarrak izan ziren orain dela 3000 urte. Izen ere, matematikako kalkuluak egiteko makina sortu zuten. Bestalde, informatikaren oinarrizko ideia algoritmoa da, kalkulu bat egiteko jarraitu beharreko pausoak finkatzen dituen prozedura da. Horregatik, zenbait matematiko garrantzia izen zuten, esate baterako,  Napir, Paskal eta Leibneitz. Hala era, 1833an, informatika modernoaren aitzindaritzat jotzen den Charles Babbage Cambridgeko irakasleak makina analitikoa diseinatu zuen arrakasta handia lortuz. Edonola ere, 20.mendera arte ez ziren makina analitikoen arazoak konpondu. Eta elektronika modernoaren garapenarekin iritsi zen benetako iraultza.

Lehenengo ordenagailutik gaur egungo egunekoetara, hobekuntza handiak egin dira:

·        Lehenengo belaunaldia (1940-1952). Erabilera zientifikoa eta militarra.

·        Bigarren belaunaldia (1952-1964). Huts balbulen ordez transmisoreak erabiltzen dira.

·        Hirugarren belaunaldia (1964-1971). Zirkuitu integratuak erabiltzen dira eta lehenengo programa komertzialek agertu ziren.

·        Laugarren belaunaldia (197-1981). Ordenagailuaren oinarrizko elementuak zirkuitu integratu bakarrean biltzen dira; hau da, mikroprozesadorea.

·        Bosgarren belaunaldia (1981. urtetik aurrera). Elektronikaren hobekuntzak direla madio, gero eta potentzia handiagoa dute. Aplikazioei, garrantzia handia ematen zaie eta Software komertzialetik batera, software libreak hedatzen hasten dira: UNIX eta GNU/LINUX besteak beste.

Bestalde, ordenagailu pertsonalen iraultza, 70eko hamarkada hasieran eta mikroprozesagailuei esker, erabiltzaile bakar batek erabil zezaken ordenagailu txikia sortu zen. Eta 1977an, Steve Woznik eta Steve Jobs gazte iparramerikarrek, etxeko ordenagailu txtikia sortzeko asmoz, urteen buruan izugarrizko arrakasta izango zuen enpresa sortu zuten: Aple Computer enpresa.

Zer dira softwarea eta da hardwarea ?

Ordenagailu batean bi funtzionamendu-maila bereizten dira: softwarea eta hardwarea. Honela, softwarea, ordenagailuaren elementu fisiko guztiak osatzen dute eta hardwarea aldiz, ordenagailuaren instrukzio multzoa osatzen dute. Beraz, hardwareak ikuspuntu fisiko batetik ikusten dira, eta softwareak berriz, instrukzio multzoa denez ezin dira ikusi. Honela, sistema informatiko batek aplikazio informatikoak (softwareak ) ustiatzeko beharrezkoak diren elementu fisikoak (hardwarea) biltzen ditu eta  beharrezkoak dira. Hau da,  programa baten instrukzio multzoa behar bezala exekutatzeko, ezinbestekoa da sistema eragilearen lana.

Zer osagai fisiko ditu hardwareak?

 Osagai fisiko artean honako hauek daude: prozesadorea, honen barrenean unitate aritmetiko-logioa eta kontrol unitatea daude; memoria nagusia RAM; sarrera eta irteera unitatea; kontrolagailuak; busak eta periferikoak.
  • Prozesadorea, ordenagailuaren funtsezko osagaia da, honek prozesu eta lan guztien kontrolaz arduratzen da, hala nola behar den memoriaz eta prozesatutako informazioaz.
  • Memoria RAM, ordenagailuan bytetan kudatutako informazioa, datuak eta programak, biltegiratzeko erabiltzen da. Hemen, kanpoko biltegiratze-memoria (DVD,disko gogorra disketeak, e.a.) eta memoria-nagusia bereizten dira (barruko memoria edo zentrala izenaz ezagutzen dena).
  • Sarrera/irteerak eta busak, hauek ordenagailuaren prozesadorea eta beste barruko osagai periferikoekin eta biltegiratze-memoriarekin komunikatzeko.
  • Periferikoak, erabiltzailearena eta ordenagailuaren arteko bitartekariak dira.
Eta ordenagailuak erabiltzailearen mezua ulertzeko zer egin behar du?

Kodifikazio sistema baten bidez ulertzen ditu mezuak eta;  kodigo sistema hau, zenbaki-sistema zenbakidun datuak adierazteko arau multzoa da. Hau da, zenbaki-sistemak oinarri bidez sailkatzen dira. Hiru motatakoak defini daitezke: bitarra, zortzitarra, hamaseitarra.
Honela, ordenagailu batek sistema bitarra erabili arren, datuak erabiltzeko erosotasunagatik, batzuetan sistema zortzitarra zein hamaseitarra erabili dezake.


No hay comentarios:

Publicar un comentario