Gaur egungo gizartean hainbat tresna teknologiko erabiltzen dira, bai ikastetxeetan, baita ikastetxeetatik kanpo ere. Egungo gazteak makina hauengandik hurbil bizi dira eta etengabe erabiltzen dituzte lanak egiteko, informazioa bilatzeko, jolasteko… Hauek dira erabiltzen dituzten tresnetako batzuk: mugikorra, ordenagailua, arbela eta liburu digitalak, mp3, telebista, bideoa, proiektoreak, sare sozialak…
Gizarteak aurrera egin duen moduan, eskola ikaskuntzak ere aurrera egin beharra dauka eta teknologia guzti hauekin batera lan egin, orain arte erabilitako irakaskuntza tradizionala berritu egin behar da, gizartearen baliabidek berritu diren moduan.
Horretarako irakasleek formazioa jaso behar dute eta ikasgaiak teknologia berrien bitartez irakasten ahalegindu; ikasleek bere denbora libre osoan teknologia berriekin dabiltzalako eta motibatzen dituzten tresnak direnez, aprobetxatu egin behar delako.
Irakasleen birziklatze hau ez da gaizki hartu behar, irakasleentzako ere onurak ekartzen baititu teknologiek; informazioa segituan lortzea, ikasgaiak joko edo bideo dibertigarri batzuen bitartez irakastea, beste irakasleek dituzten ideiak elkarbanatzea, ebaluatzeko tresna berriak… baina argi dago horretarako guztirako ere prestatu egin behar dela.
Lana egiteko erabiliko den informazioa ongi aukeratzea oso garrantzitsua da, ikasgaiak lantzeko jokoak eta bideo egokiak hautatu behar dira, web-gune seguruetan sartzen ikasi eta irakatsi behar dugu… Irakasle asko ez dago prestatuta ekintza horiek modu egoki batez egiteko eta ez dute argi ze minimo jakin behar duten. Horretarako, Eskola 2.0 ( Hezkuntza sailak dirua inbertitu duen ekimena) web-gunean dagoen eskeman, irakasleentzako gaitasun mapa sailean, jakin eta kontrolatu behar dena agertzen da.
Garbi dago beraz, administrazioaren inplikazioaz gain, gurea ere ezinbestekoa izango dela gizartearen aurrean daukagun erantzukizunari aurre egin nahi baldin badiogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario