martes, 1 de noviembre de 2011

SISTEMA INFORMATIKOAK: zer eta nondik sortuak?

 
Sistema eragilea ordenagailuaren funtsezko softwarea da. Hots, sistema informatikoen hardware-gailuak kudeatzen ditu. Hau da,  ordenagailuen hardwarea zuzenean erabiltzea oso zaila denez, hardwarearen gainean erabiltzaileen programen eta ordenagailuen arteko bitartekari-lanak egiten duen softwarea ezartzen da. Izan ere, software hori sistema eragilea da, eta sistemaren ulermena eta erabilpena errazten ditu.

Bestalde, erabileraren ikuspuntutik, sistema eragilea, ordenagailuaren baliabideak erabiltzeko aukera ematen duen errutina multzoa da. Izan ere, sistema eragileak garrantzi handia du, batez ere ordenagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatzen baitu. Gainera, sistema eragileak ordenagailuaren hardwarearen osagaiak (CPU, memoria, S/I gailuak, etab.) kontrolatzen ditu. Inplementazioaren ikuspuntutik berriz, ordenagailuaren baliabideak modu eraginkorrean erabiltzeko aukera ematen duen software multzoa da sistema eragilea.

Sistema eragileen oinarrizko funtzioak honako hauek dira:

·         Erabiltzailearen eta konputagailuaren arteko komunikazioa bermatzea.

·         Konputagailuaren hardware-gailuak kudeatzea.

·         Disko-fitxategiak kudeatzea. Sistema eragileek, informazioa diskoetan biltegiratzeko, informazioa konpartimentu logikoetan biltzen dute. Informazio-konpartimentu horiek fitxategiak dira.

·         Erabiltzaileen programei laguntza eskaintzea. Sistema eragileek beste software programei zerbitzuak eskaintzen dizkiete.

·         Akatsen antzematea eta berreskurapena. Sistema informatikoa martxan dagoen bitartean, hainbat akats mota gerta daitezke: hardware-mailakoak akatsak, gailuen hutsegiteak eta software-mailakoak (babestutako memoria-tarteetara sartzeko saioak, e.a.).  Akats baten aurrean, akatsa saihesteko erabaki egokia hartzea, sistema eragilearen lana da.

Bestalde, ordenagailu-sistemetan, honako lau osagai hauek bereiz daitezke: hardwarea, sistema eragilea, aplikazio-programak eta erabiltzaileak.

Eta sistema ororen oinarrizko helburuak honako hauek dira: programa kudeatzea eta exekutatzea; periferikoak kudeatzea; erabiltzaileak kudeatzea; prozesuak kudeatzea; sistema eta aplikazio-akatsak kudeatzea eta segurtasuna kudeatzea.

Sistema eragileen osagaiak: Sistema eragileak hiru mailako eskema hierarkikoan egituratzen da: lehena aplikazioak; bigarrena,  sistema eragilea eta hirugarrena,  hardwarea. Beraz, honen funtzio nagusia horien arteko komunikazioa bermatzea da. Eta edozein sistema eragiletan hiru osagai bereizten dira: nukleoak, exekutatu beharreko prozesuak kudeatzen ditu; zerbitzuak, exekutatzen diren aplikazioak dira eta komando itzultzaileak, kudeatzen den informazioa ulergarria izateko.

Ezaugarri nagusiak: Programa memorian kargatzen den instrukzio-zerrenda da eta programa exekutatzean prozesu bihurtzen da.
Osagaiak hauexek dira:erabiltzaile-bitartekaria definitzea; erabiltzaileen artean hardware-banaketa eraginkorra bermatzea; erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea; erabiltzaileen artea ordenagailuen baliabideak banatzea; S/I prozesuak erraztea.

Sistema eragileen bilakaera historikoa:

1940. urte-bukaeran ordenagailuek ez zuten sistema eragilerik eramaten eta hardwarea bidez kudeatu behar izaten zen. Ordenagailuen kostua handia izaten zenez, enpresa handietan  edo administrazioan erabiltzen ziren.
Bestalde, sistema eragileen beharra 50eko hamarkadan agertu zen. Izan ere, urte horietan, sekuentzialki errepikatzen ziren eragiketak egitearen  ondorioz, ikusi zen konputagailuak kontsolen bitartez edota 2. belaunaldiko lotekako prozesaketarekin kontrolatzea erabat desegokia zela. Honela, sistema eragileak errepikatu beharreko eragiketa horiek guztiak biltzeko garatu ziren. Beraz, lehenengo sistema eragileak FSM (Fortran Monitor System)eta IBSYS izan ziren. Eta sistema eragileen bilakaerak hardware-osagaien bilakaerarekin bat egiten du; izan ere,  hardwarearen hobekuntzei egokitutako sistema eragileak diseinatzen baitira. Lehenengo ordenagailua aldiz,  Charles Babbage matematikari britainiarrak garatu zuen.

Sistema eragileetan, lau belaunaldi hauek bereiz daitezke hardwareari dagokionez:

·         Lehenengo belaunaldia (1945-1955):Ordenagailuak izatera iristen ez ziren lehenengo konputagailuetan huts-balbulak erabiltzen ziren eta makina-lengoaian programatzen ziren.

·         Bigarren belaunaldia (1955-1965): Konputagailuen arkitekturan transistoreak erabiltzen hasi ziren, huts-balbulak ordezkatzeko.

·         Hirugarren belaunaldia (1965-1980): Konputagailuen arkitekturan zirkuitu integratuak erabiltzen hasi ziren, transistoreak ordezkatzeko, eta horrek ordenagailuen tamaina, energia-kontsumoa eta prezioa jaitsi zituen.

·         Laugarren belaunaldia (1980. urtetik aurrera): Ordenagailu pertsonalen belaunaldia. Konputagailu pertsonal eta terminal kontzeptuak erabiltzen hasi ziren. Informatika-ezagutza urriak zituen edozein pertsona erakartzeko, bitartekari grafiko sinpleak erabiltzen hasi ziren. Bestalde, 80ko hamarkadaren erdian, jendartera hedatu zen eta  asko erabiltzen ordenagailu-sareak, eta, horrek batez ere, agerian utzi zuen sareko sistema eragileen eta sistema banatuen beharra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario