miércoles, 19 de octubre de 2011

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?


   Aurreko atalean aipatu dugun  moduan, gizartean garapen teknologiko nabarmen bat gertatzen ari da, eta eskolan, beste hainbat tokitan bezala, garapen honi aurrera egiteko eta ahal den etekina ateratzeko lan egin behar da.

Horrek, garapen honi etekina atetzeko, irakaslearen inplikazioa, lana, formazioa... esaktzen du. Horretarako hainbat baliabide material eta pertsonalen laguntza izan dezakegu.


Area-k bere artikuluan dioen bezela, irakasle batek teknologia digitalak bere ikasgaiaren barnean eman nahi dutuenean, horrek erronka eta desafio berriak sortzen ditu bere profesionaltasunaren barnean. Berrikuntza prozesu hau ez da erreza eta ez da denbora tarte labur batean lortzen, irakaskuntza eredu baten oinarria behar du.

Formazio bat lortzeko hainbat bide daude, adibidez, Espainiako hezkuntza sailak eskeintzen duen zerbitzua. Irakaslearen formakuntzari zuzendutako web horri honetan irakaslearen etengabeko formazioa da helburu nagusia, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan teknologia berrien eta komunikazioaren   integrazioa kontutan izanik.
Web orri honetaz gain, beste hainbat web orri aurki daitezke interneten beste motatako formazioak eta informazioa eskeintzen dutenak:


·         http://www.ite.educacion.es/

            Formazioak egin ondoren, edota zure burua teknologia berriak integrazteko gai ikusten duzunean, IT Txartela lortzera joan ziatezke. IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.

            Informazioaren Gizartea esaten zaion horretan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburu bikoitza du:
  •    Herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko dUen ziurtagiri baten truke.
  •  
  •   Erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.
            IT txartelaz gain, The European Computer Driving Licence Foundation Ltd-ek ere teknologia berrien inguruan duzun maialren arabera formazioa eta titulazioak eskaintzen ditu. Modulo desberdinak landu daitezke bertan , hala nola,  informazio teknologikoen oinarrizko kontzeptuak,  kalkulo orriak,  presentazioak,  informazio eta komunikazioa... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario