Laburbilduz, aurreneko lanetan esan bezala, teknologi berriek ez dira inoiz irakaskuntzaren helburua, tresna baizik. Gainera, ezin ahaztuko dugu irakasleen paper nagusia ez dela IKT-ak nola erabili behar diren irakastea, horien aurrean informazioa nola kudeatu eta irizpide kritikoa izatea baizik. Izan ere, hainbeste informazio pilaketaren aurrean errespetuzko jarrerak eta norberaren eta besteen intimitatea gordetzen ikastea ezinbesteko balorea dela deritzogu.
Bestalde, ezin ahaztuko dugu mundua aldatzen ari den aurrerakuntza baten aurrean sartuak gaudela jada, saihets ezina da honen eragina, horregatik hain zuzen ere, hezkuntza komunitateak bere gain hartu beharko du dagokion ardura, eta argi azaldu eta erabili tresna berri hauek ematen dituzten aukera pedagogikoak; baina baita dituzten alde ilunak eta arriskutsuak ekiditen irakatsi ere.
Hau lortzeko berariazko formazioaren beharra aurre ikusten da, gizarteak dituen premiak asetzeko. Halere berriro ere gizarteak aurre hartu dio eskolari.
Gizarteak aurrera egin duen moduan, hezkuntza komunitateak aurrera egin beharra dauka, orain arte erabilitako hezkuntza tradizionala berritzeko beharra ikusten da, gizartean baliabidean berritu diren moduan. Baina irakasleen formazioan datza kakoa. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan teknologi berrien eta komunikazioen integrazioa kontutan hartu behar ditu.
Garbi dago beraz, administrazioaren inplikazioa ezinbestekoa dela, halere, gizarteak dituen premiak ase nahi baldin baditugu, geure prestakuntza ezinbestekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario