martes, 6 de diciembre de 2011

ZER DA OBJETU DIGITALA ?


Gaur egun, Hezkuntza Administrazioak prozesu berritzaileei eta aplikazio-profilaren arabera, objektu digital bat aipatzeko garaian hiru baliozko adierak ematen ditu: Hezteko Objektu Digitala (HOD), Hezteko Material Digitala (HMD) edo Objektu Didaktiko Digitala (ODD).

Honela, Hezteko Objektu Digitalak erabiltzailearen ikasketa prozesua aberasteaz gain, hauek irakaskuntza-ikaskuntza era berritzailean hezteko eduki digitala erabiliz landuko du. Objektu  hauek bestalde, sinpleagoak diren beste objektuekin integratuz eta osatuz, hezteko material multimedia berria sortzeko balio dute.

Honela, Hezteko Objektu Digitalaren barrenean hiru katalogazio ezberdin daude:

IKT fasea edo maila: Irakasleek IKT-en ezagutza, erabilera eta curriculumean integratzearen inguruko maila desberdinak dituzte. Desberdintasun horiei erantzuteko, irakasleek izan ditzaketen IKT maila edo fasea zehazten du.

Hasierako mailan, batetik, programa estandarren erabilera eskolan prestaketa-lanerako laguntza gisa erabiltzen dira: testu-prozesadoreek, aurkezpen digital, bilatzaileak, e.a. Eta bestetik, programa multimediak eta arbel digitala erabiltzen dira eskola  magistraletan ikus-entzunezko laguntza gisa.

Tarteko mailari dagokionez, berariazko edukiak lantzeko programa itxiak erabiltzen dira; eta gainera, berariazko edukiak lantzeko programa irekiak ere bai.

Maila aurreratuan aldiz, batetik, elkarlaneko lana errazteko programa eta ingurune teknologikoak erabiltzea proposatzen da, eta proiektuen arabera eta taldeka, ikasgelan edo ikastetxea jarduteko egokitzen da. Bestetik, Internet bidez ikastetxe desberdinen artean, elkarlaneko lana errazteko programa eta ingurune teknologikoak erabiltzea proposatzen da.

Tipologia: Ikasketa-objektua edo sekuentzia didaktiko den zehazten du.

Ikasketa objektua: berariazko funtzio didaktikoa duen maila baxuena da. Objektu honek ikas-jarduera bat edo batzuk eta ebaluazio- irizpideak jasotzen ditu, hala nola, mapa kontzeptuala edota aurretiazko ezagutzaren ebaluazio-sistema ere. Gutxi gorabeherako curriculum-estaldura ikasturte edo ziklo jakin baten ezagutza-bloke bateko edo hainbatekoa da.

Sekuentzia didaktikoa berriz, nagusiki, ikasketa objektuz osaturiko multzo jakin batek egituratzen du. Gainera, funtzionalki, osagai gisa dituen ikasketa objektuetan jasotzen diren ikasketa eta ebaluazio-jarduerak hartzen ditu, baita kontzeptu mapak ere. Aukerako moduan, nabigazio-mapa bat edo ikasketa-objektu horiek dituen agertokia jaso daiteke. Gutxi gorabeherako curriculum-estaldura maila edo ziklo jakin baten ezagutzaren azpi-arloa da.

Orientabide didaktikoari dagokionez, ikasketa-objektuaren hezkuntza-helburua, ikasleen multzokatze-modalitatea eta Hezteko Objektu Digitalaren formatu teknikoa adieraztea du. Hemen hiru sailkapen daude: ikasketa-objektuaren sailkapena, multzokatzea eta formatu teknikoa.
  • Ikasketa-objektuen sailkapena: Esplorazio-jarduera, segimendu-jarduera, sintesi-jarduera eta ebaluazio-jarduera ditugu. 
  • Multzokatzea: banakakoa, binakakoa, talde txikia eta ikasgelako taldea. 
  • Formatu teknikoa: exekutagarria, konprimitua, flash-a, pdf-a, html-a, multimedia(audio, bideoa, e.a.) eta beste batzuk.
Nola banatzen da Hezteko Objektu Digitalen inguruan egiten ari den lana?

1. Maila: HOD-en aukeraketa arloen eta edukien arabera. Lehen Hezkuntzako5. mailako alor eta maila baten unitate didaktiko bakoitzerako. 
2. Maila: Jarduera motak. Arloetan erabiltzeko ikas-prozesuekin lotutako IKT jarduera-ereduak eskaintzen ditu. Ikaste-prozesua horiek, IKTak erabiliz, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzan txertatuta daude. Honela eredu desberdinak sortzen dira; izan ere, ikasleek ikasketa jakin batekiko konpromisoa hartzen dutenean burututako jardueran oinarritzen dira. Bestalde, jarduera mota bakoitza labur deskribatzen da eta ikasketa jakin hori laguntzeko aukera eskaintzen duten balizko teknologia edo IKT baliabideei egiten diete erreferentzia. Beraz, teknologia bakoitza lotutako fitxa batek definizio eta erabilera sakondu eta adibide prakritoa eskaintzan ditu.

Hona hemen zenbait helbide lana errazteko:
Hizkuntza:
Ingurunea:

3. Maila: Eskuragarritasuna.

Eskola 2.0 proiektuak adibideak eta curriculum-baliabide digitalak ikasgeletan lantzeko laguntzen gaitu:

4. Maila: Ikasleekin praktikan jarri.

Ikasleekin lan egiteko ingurune berezi eta espezifiko batean, hala nola LAMS izenekoan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan garatzeko orientazio didaktikoa ematen ditu.

Nola egin Hezteko Objektu Digitala?

Jada badakigu, Objektu Digitala sortzerakoan, lehenik eta behin ikaslea bere osotasunean  kontua hartu beharko dugula; eta ondoren, ikastetxearen curriculumean erreparatu beharko dugu, non irakatsi behar den diziplinan oinarrituta egon behar baitu irakasgaia, eta ondorioz, objektu digitala ere bai. Honela, helburuak, ebaluazio irizpideak eta gidoia aurretik prestatzea beharrezkoa izango da jarduera ongi bideratzeko.

TPak- irakasleak: Zer jakin behar du irakasleak bere ikasgaia garatzeko?

Irakasleak hiru gauza jakin beharko ditu ezinbestean bere lana aurrera eramateko: Lehenik, bere diziplina ezagutu beharko du; bigarrenik, jakintza pedagogikoa izan behar du; hau da, nola irakatsi jakin beharko du; eta azkenik, teknologia ezaguera jakin beharko du.
Beraz, arlo hauek denak kontuan hartuta, hasiko ginateke nahi dugun sekuentzia edo jarduera diseinatzen. Horrenbestez, eduki- teknologiko-pedagogiko eta diziplinara kontuan hartzea, ezinbestekoa izanen da gure helburua bete ahal izateko. Bestalde, irakaskuntzaren plangintzaren baitan honako lau puntu hauek kontuan hartuko ditugu: Ikaslearen egoerara egokitu; testuingurura egokitu behar da; egunekotasuna kontuan hartuko da lana burutzeko eta ekintzetan oinarritutako lanketa burutzea beharrezko izango da objektua eta sekuentzia ongi garatzeko.
Lana errazte aldera zenbait helbide daude eskuragarri.

Irakasleen eta ikasleen konpetentzia mapa:
Jarduera egiteko zenbait ideia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario