lunes, 5 de diciembre de 2011

IKUS-ENTZUNEZKOAK: helburu zehatza eta jakina.

Jakin badakigu, egun komunikabideen eskaintzen diguten informazio andana. Hau, gizarteko estrato guztietara ailegatu da. Hezkuntzak beraz, ezin du inolaz ere alde batean utzi ikus-entzunezkoak eskaintzen diguten baliabideak, eta memento oro gizarteak dituen beharrei erantzun koherente bat eman beharko dio.
Hau esan ondoren, eta gure gaiari lotuz, hau da: ikus-entzunezkoak hezkuntzan,  zenbait alderdi azpimarratu nahiko genituzke; izen ere, lana aurrera atera ahal izateko elkar lanean aritzea egokitu zaigu, eta badakigu ondoren ere honela aritzeko prestatzen ari garela.
Alde batetik, eta giza harremanari dagokionez, alderdi batzuk azpimarratzea beharrezkoa da; hau da, talde lanak ongi funtzionatu ahal izateko, errespetuzko jarrerak eta kide guztien iritzia eta hitza kontuan hartzea ezinbestekoa da. Esan beharrik ez dago, honek duen garrantzia burutu behar den lanari begira. Alde honetatik, lan-harremana ona izateaz gain, adiskidetasuna sortzeko abiapuntua izan da.

Bestetik, partekatu arloan bi alderdi nabarmendu nahiko genituzke. Bata, taldeko partaide garen aldetik, elkarri eman dioguna eta elkarrekin ikasi duguna; eta bestetik, beste taldeek egin dutenaz baliatzea ezinbestekoa izaten ari da ikas-prozesu honetan, nahi eta zenbait unetan gehiegizko informazioak betekada sentsazioa sortu.

Baina lan guzti hau aurrera atera ahal izateko, eta oso garbi gelditu dena partaide garenon aldetik, plangintza egoki baten beharra izan da. Izan ere, ikus-entzunezko lanketa bat gelan erabili aurretik berariazko prestakuntzaren beharra ikusi dugu. Hau da, ikus-entzunezkoak gizarte arlo guztiak eskuragarri baldin baditu ere; hezkuntzak ikus-entzunezkoa aldez aurretik didaktizatu beharko du, une bakoitzean landuko diren diziplinari egokituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario