Facebook proiektuak 2009. urtean sortu zen unibertsitate giroan. Izan ere, 250 ikasle hartu zuten parte proiektu honetan eta hezkuntza kooperatiboa eta partehartzailea bultzatzea zuen helburu nagusia. Proiektu honek, ikasteko eta irakasteko bide berriak eraikitzea eta kideen arteko partehartze zuzena eta aktiboa sustatu nahi du.
Bestalde, proiektuaren helburu orokorrak, ikasteko eta irakasteko bide berriak sormen kooperatiboan oinarrituak lantzea; lan taldeak ematen duen aberastasunarekin ezagutza berriak sortu; lankidetza sustatu nahi du bizipen berriak eraikiz; elkarlana kooperatiboaren oinarriak ezarri; eta azkenik, oinarrizko gaitasun teknikoak eta sozialak bultzatzea gaur egungo jendartean ongi moldatzeko. Beraz, proiektuan parte hartzen duten kide guztien kolaborazioa eta partehartze zuzena bultzatzea eta sustatzea beharrezkoa da.
Honekin batera, facebook proiektuak, lan taldeko kide guztiek transmititzen dituzten teorietatik eta ideietatik lana egitera bultzatzen du eta honekin batera, kideen baloreak eta aktibitateak aprobetxatuz, ikasteko giro aproposa sortu nahi du. Gainera, praktikatik ikastea eta ikertu beharreko esparrua besteen bizipenak kontuan hartuz, eraikiko dira.
Beraz, facebook proiektuak, lan kooperatiboa eta besteen bizipenak kontuan hartzen ditu jakintza berriak sortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario