martes, 1 de noviembre de 2011

AULACLIC eskola birtuala

Informatika dohainik?

Aulaclic proiektua,  1999. urtean Valentziako unibertsitatean sortutako  proiektua da.

Aulaclik informatikako klaseak eta informazioa ematen duen web orria da.  Etxetik atera gabe eta nahi duzun tokitik ikasteko informatikako eskola da. Izan ere, inmigrante digitalak garenez, informatikako errekurtso, programa eta aplikazio ezberdinen  ezagutza eta hauek menderatzeko beharrezko trebakuntza ikasteko erakusleihoa da Aulaclic. Bestalde, sarera konektatzea besterik ez da behar  bertan sartzeko,  interesatzen zaizun  programaren, aplikazioaren edo baliabide ezberdinen informazio guztia eskuratu ahal izateko.
Gainera, ikastaroak irekiak eta dohainik dira. Honela, Ofimatika, Word, Photoshop, Windows, Flash, Access, AutoCAD, PowerPoint,  e.a. ikasteko aukera ematen du. Kurtso hauek berriz,  PDFan ere jaisteko aukera ematen du, diru gutxiren truk.

Bestalde, Aulaclic web orriak, bideo bidez tutoretzak ere eskaintzen ditu. Hauek, Jou- Tube bidez dira eta ikastaroaren azalpenak  era ulergarriagoan pausoz-pauso ikasteko aukera ematen du.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario