Mostrando entradas con la etiqueta GELA ETA IKTak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GELA ETA IKTak. Mostrar todas las entradas

domingo, 15 de enero de 2012

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAREN ONDORIOAK

Elkarlanaren garrantzia: HOD

Egun, jakin badakigu, eskola gizartearen isla dela, edo, horrela izan beharko lukeela betiere. Ezin ahaztu beraz, gizarteak jasaten duen informazio masa era digitalean. Beraz, hezkuntza sistemak derrigor egokitu beharko du bere curriculuma gizartearen eskakizunei erantzun egokia eta gaurkotua emateko.
 
Lanari dagokin lana aztertu ondoren, zenbait ondorioetara ailegatzea da:

Alde batetik, alde humanoari dagokionez, talde lanaren garrantzia eta taldekide guztien garrantzia arreta jarri nahiko genuke. Elkartzeak suposatu duen ahalegina merezi izan du eta. Bestetik, ohartu gara lan bat elkarrekin ateratzeko zeinen garrantzizkoa den errespetuzko jarrera garatzea eta hartzea, ezinbestekoa baita taldea lanerako. Ikaskuntza hau beraz, oso baliagarria izan zaigu egunen batean harrekin praktikan jartzeko.



Bestalde, eta talde lanari dagokionez, ez da arrosa kolorekoa eta laua izan, baina gorabehera modu pedagogikoan gainditzen jakin izan dugu eta honek taldearen kohesioa ekarri du.



Gelan eta eskolan ikasitakoari dagokionez, aberasgarria izan da oso, besteren lanak ikustea, hala nola, gureak erakustea eta denok lortu genuela helburua konturatzea.



Baina, zerbait argi geratu bazaigu, aldez aurretik egin beharreko planifikazioa zehatza izan da. Izan ere, edozein gaien aurrean gaudela ere, Hezteko Objektu Digitala kasu honetan, ezinbestekoa izango baita aurretik egin behar den lana eta berariazkoa planifikazioa egitea; gainera, testuingururi erreparatzea beharrezkoa da gelan aurkeztu aurretik. Beraz, lanketa guztiak gelara eraman aurretik didaktizatzeko lana egin beharko da.

HEZTEKO OBJETU DIGITALAREN GIDA DIDAKTIKOA

martes, 6 de diciembre de 2011

ZER DA OBJETU DIGITALA ?


Gaur egun, Hezkuntza Administrazioak prozesu berritzaileei eta aplikazio-profilaren arabera, objektu digital bat aipatzeko garaian hiru baliozko adierak ematen ditu: Hezteko Objektu Digitala (HOD), Hezteko Material Digitala (HMD) edo Objektu Didaktiko Digitala (ODD).

Honela, Hezteko Objektu Digitalak erabiltzailearen ikasketa prozesua aberasteaz gain, hauek irakaskuntza-ikaskuntza era berritzailean hezteko eduki digitala erabiliz landuko du. Objektu  hauek bestalde, sinpleagoak diren beste objektuekin integratuz eta osatuz, hezteko material multimedia berria sortzeko balio dute.

Honela, Hezteko Objektu Digitalaren barrenean hiru katalogazio ezberdin daude:

IKT fasea edo maila: Irakasleek IKT-en ezagutza, erabilera eta curriculumean integratzearen inguruko maila desberdinak dituzte. Desberdintasun horiei erantzuteko, irakasleek izan ditzaketen IKT maila edo fasea zehazten du.

Hasierako mailan, batetik, programa estandarren erabilera eskolan prestaketa-lanerako laguntza gisa erabiltzen dira: testu-prozesadoreek, aurkezpen digital, bilatzaileak, e.a. Eta bestetik, programa multimediak eta arbel digitala erabiltzen dira eskola  magistraletan ikus-entzunezko laguntza gisa.

Tarteko mailari dagokionez, berariazko edukiak lantzeko programa itxiak erabiltzen dira; eta gainera, berariazko edukiak lantzeko programa irekiak ere bai.

Maila aurreratuan aldiz, batetik, elkarlaneko lana errazteko programa eta ingurune teknologikoak erabiltzea proposatzen da, eta proiektuen arabera eta taldeka, ikasgelan edo ikastetxea jarduteko egokitzen da. Bestetik, Internet bidez ikastetxe desberdinen artean, elkarlaneko lana errazteko programa eta ingurune teknologikoak erabiltzea proposatzen da.

Tipologia: Ikasketa-objektua edo sekuentzia didaktiko den zehazten du.

Ikasketa objektua: berariazko funtzio didaktikoa duen maila baxuena da. Objektu honek ikas-jarduera bat edo batzuk eta ebaluazio- irizpideak jasotzen ditu, hala nola, mapa kontzeptuala edota aurretiazko ezagutzaren ebaluazio-sistema ere. Gutxi gorabeherako curriculum-estaldura ikasturte edo ziklo jakin baten ezagutza-bloke bateko edo hainbatekoa da.

Sekuentzia didaktikoa berriz, nagusiki, ikasketa objektuz osaturiko multzo jakin batek egituratzen du. Gainera, funtzionalki, osagai gisa dituen ikasketa objektuetan jasotzen diren ikasketa eta ebaluazio-jarduerak hartzen ditu, baita kontzeptu mapak ere. Aukerako moduan, nabigazio-mapa bat edo ikasketa-objektu horiek dituen agertokia jaso daiteke. Gutxi gorabeherako curriculum-estaldura maila edo ziklo jakin baten ezagutzaren azpi-arloa da.

Orientabide didaktikoari dagokionez, ikasketa-objektuaren hezkuntza-helburua, ikasleen multzokatze-modalitatea eta Hezteko Objektu Digitalaren formatu teknikoa adieraztea du. Hemen hiru sailkapen daude: ikasketa-objektuaren sailkapena, multzokatzea eta formatu teknikoa.
  • Ikasketa-objektuen sailkapena: Esplorazio-jarduera, segimendu-jarduera, sintesi-jarduera eta ebaluazio-jarduera ditugu. 
  • Multzokatzea: banakakoa, binakakoa, talde txikia eta ikasgelako taldea. 
  • Formatu teknikoa: exekutagarria, konprimitua, flash-a, pdf-a, html-a, multimedia(audio, bideoa, e.a.) eta beste batzuk.
Nola banatzen da Hezteko Objektu Digitalen inguruan egiten ari den lana?

1. Maila: HOD-en aukeraketa arloen eta edukien arabera. Lehen Hezkuntzako5. mailako alor eta maila baten unitate didaktiko bakoitzerako. 
2. Maila: Jarduera motak. Arloetan erabiltzeko ikas-prozesuekin lotutako IKT jarduera-ereduak eskaintzen ditu. Ikaste-prozesua horiek, IKTak erabiliz, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzan txertatuta daude. Honela eredu desberdinak sortzen dira; izan ere, ikasleek ikasketa jakin batekiko konpromisoa hartzen dutenean burututako jardueran oinarritzen dira. Bestalde, jarduera mota bakoitza labur deskribatzen da eta ikasketa jakin hori laguntzeko aukera eskaintzen duten balizko teknologia edo IKT baliabideei egiten diete erreferentzia. Beraz, teknologia bakoitza lotutako fitxa batek definizio eta erabilera sakondu eta adibide prakritoa eskaintzan ditu.

Hona hemen zenbait helbide lana errazteko:
Hizkuntza:
Ingurunea:

3. Maila: Eskuragarritasuna.

Eskola 2.0 proiektuak adibideak eta curriculum-baliabide digitalak ikasgeletan lantzeko laguntzen gaitu:

4. Maila: Ikasleekin praktikan jarri.

Ikasleekin lan egiteko ingurune berezi eta espezifiko batean, hala nola LAMS izenekoan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan garatzeko orientazio didaktikoa ematen ditu.

Nola egin Hezteko Objektu Digitala?

Jada badakigu, Objektu Digitala sortzerakoan, lehenik eta behin ikaslea bere osotasunean  kontua hartu beharko dugula; eta ondoren, ikastetxearen curriculumean erreparatu beharko dugu, non irakatsi behar den diziplinan oinarrituta egon behar baitu irakasgaia, eta ondorioz, objektu digitala ere bai. Honela, helburuak, ebaluazio irizpideak eta gidoia aurretik prestatzea beharrezkoa izango da jarduera ongi bideratzeko.

TPak- irakasleak: Zer jakin behar du irakasleak bere ikasgaia garatzeko?

Irakasleak hiru gauza jakin beharko ditu ezinbestean bere lana aurrera eramateko: Lehenik, bere diziplina ezagutu beharko du; bigarrenik, jakintza pedagogikoa izan behar du; hau da, nola irakatsi jakin beharko du; eta azkenik, teknologia ezaguera jakin beharko du.
Beraz, arlo hauek denak kontuan hartuta, hasiko ginateke nahi dugun sekuentzia edo jarduera diseinatzen. Horrenbestez, eduki- teknologiko-pedagogiko eta diziplinara kontuan hartzea, ezinbestekoa izanen da gure helburua bete ahal izateko. Bestalde, irakaskuntzaren plangintzaren baitan honako lau puntu hauek kontuan hartuko ditugu: Ikaslearen egoerara egokitu; testuingurura egokitu behar da; egunekotasuna kontuan hartuko da lana burutzeko eta ekintzetan oinarritutako lanketa burutzea beharrezko izango da objektua eta sekuentzia ongi garatzeko.
Lana errazte aldera zenbait helbide daude eskuragarri.

Irakasleen eta ikasleen konpetentzia mapa:
Jarduera egiteko zenbait ideia:

BERRIKUNTZA GELAN


 Izenak adiera ematen duen bezala, gelan berritzaileak izatea, gaur egun dauden baliabideen erabilera sustatzea esan nahi du. Izan ere, gelan berritzaileak izatea, ikasleek ikasi behar dutena, eduki anitzak era eraginkorrean irakastea esan nahi du. Horrela, baliabide digitalak erabiliz eta sormena landuz, irakaskuntza-ikaskuntzarako prozesu berritzaileak eta horrenbestez, objektu digitalak lortzeko bidea jorratzen ari gara.

Bestalde, ezinbestekoa da baliabide digitalak aurretik prestatzea kalitatezko irakaskuntza-ikaskuntza bermatzeko. Jakina da, une honetan, oraindik ere, hezkuntzarako eduki digitalak garapen eta sortze prozesuan daudela. Hau dela eta, baliabide edo objektu digitalak sortzeko prozesua, ikerketa prozesu batean murgilduta ari dela esan dezakegu.

Ikuspegi hau dela eta, instituzioen aldetik objektu pedagogiko digitalaren kalitatea, erabilgarritasuna, hala nola fidagarritasuna eta edukien baieztapena asko baloratzen ari da. Eta honez gain, kalitatezko irizpideak ezartzen ari dira lan berriak sortzerakoan.

Lan berriak eta objektu digital berritzaileak ahalbideratzeko aldiz, sortutako ezagutzaren kudeaketa azkarra bermatu nahi da Hezkuntza Instituziotik, eta honekin batera,  bere baieztapena, irakasleok baliabide hauek erabiltzen eta sortzen hasten garenean segurtasunez aritzeko.

Honela bada, ikusten da, ezinbestekoak izanen direla informazioa eta eduki anitzen kudeaketa azkarra lantzea eta erraztasunez ezagutzera emango dituen programen berri ematea, gizartearen arlo guztietako beharrak asetzeko.

Bestalde, kontuan hartu behar da, eduki anitzek erraztu eta ahalbideratzen dutela honen erabilera; hau da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu  guztietan beharrezkoak baitira. Beraz, programa hauen helburuetako bat,  partekatuko den  katalogo anitza sortzera bideratua egon beharko luke; non material guzti hauek modu irekian eta dohain, erabiltzeko eta errez eskuratzeko izen beharko luke, irakasle orok nonahi daudela ere.

Eta zer ulertzen dugu  eduki digital pedagogikoaz edo hezitzaileaz?


Eduki pedagogiko hezitzaileaz hitz egiten dugunean, esan  behar dugu, hauek prozesu aztertze eta ikerkuntza prozesu batean murgilduta daudela; izan ere, oraindik ere zehaztu gabe baitaude prozesuaren mugak. Edonola ere, eszenatoki mugikor honen aurrean egonik, birplanteatu behar da eta zehaztu beharko dira eduki kulturalak, diseinu eta garapen hezitzaile ikuspegitik landu behar direlako. Eta gainera, aukera digital hauetaz baliatu beharko dugu, ezagutzaren sare sozialak sortzeko. Honela, ikaskuntza Objektu Hezitzaile Digital hauek guztiak, behar bezala egokitu beharko ditugu hartzaileak dituen beharretara.

Aipagarria da bestalde, Hezkuntza Administrazioak, azken urte hauetan, martxan jarri dituen programak eta eginkizunak teknologien erabilera hezkuntza sisteman aplikatzeko. Izan ere, horretarako ahalegin berezia egiten ari da material multimedia mailakatzeko eta irakaskuntza ez unibertsitarioan ezartzeko. Honetaz gain, Hezkuntza Administrazioak martxan dauka ikerketa eta ekimen azterketa arlo honetan, lan hoberenak saritzeko ekimena. Honela, lan hauek argitara ematen direnean, guk horietaz baliatuko gara gure lanketa digitala edo objektu digital berriak sortu ahal izateko.

IKASKUNTZA- IRAKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK



Objektu pedagogiko digitala.

Gaur egun,  irakaskuntza-ikaskuntza bidegurutze zirraragarri baten aurrean aurkitzen da; izan ere, jendartean sortzen ari diren eskakizunei aurre egiteko hezkuntzari eguneratzeko garaia iritzi zaio. Eta horrenbestez, prozesu berritzaileak sortzeko erronkaren aurrean aurkitzen da. Honela ikusten da, irakaskuntza-ikaskuntzan prozesu berriak sortu beharko dituela gaur egun biztanlerian dauden ohiturei eta eskakizunei erantzun asegarria emateko.

 Honela bada, irakasleok, klasean edukiak transmititzeko, sormena eta irudimena aldez aurretik landu beharko ditugu; eta hauek aldi berean, ITK-ak eskaintzen dituen baliabideaz baliatuz lortuko dugu. Izan ere, eduki hauek era erakargarrian osatuko ditugu nahi dugun gaia aberastuz. Gainera, ikaskuntza-ikaskuntza baliabide berriez horniturik eskainiko dira ikasleei nahi den helburua lortzeko. Eta horrenbestez,  hezkuntza prozesu berritzaileak sortzeko beharrean aurkitzen da, non objektu digital pedagogiko deiturikoak sortuko badituen, ikasleriaren eskakizunean aurre egiteko era berritzailean. Izan ere, ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak, objektu pedagogiko digitala dira eta hauek, edukiak aberasteko sortzen ari dira.

Gainera, berrikuntza  prozesu honetan, instituzio ezberdinak aditzera eman duten bezala, hezkuntzaren estrategien eraldaketa beharrezkoa da; azken urte hauetan sortzen ari diren aldaketei aurre egiteko. Eta beraz, hauek, irakaskuntza-ikaskuntzaren eboluzioaren barrenean, informazioaren eta komunikazioaren inguruan dauden aurrerakuntzaz baliatzeko beharraz, ohartarazten gaituzte.

Honela, irakaskuntza-ikaskuntza eszenatoki berri baten aurrean gaude, non autonomia, malgutasuna eta elkarlanaren hitzen esanahiak hitz handiekin idazten baitira. Eta irakasleok, derrigorrez aldaketa eta prozesu berritzaile horien berri jakitun izan behar dugu; gu ere berritzailek izateko.
Bestalde, azken berrien arabera IKT-en erabilera hezkuntza sisteman, izugarrizko garrantzia du; hau da, diziplina anitzekoa eta integratzailea delako, hain zuzen ere.

Hau dela eta, garbi ikusten da, IKT-k integratzaileak eta ikuspegi integratzailea izan beharko luketela, edozein lanketen aurrean.